EikenBERRI 10
EikenBERRIren 10. zenbaki honetan Plan Estrategikoa 2009-2011ren aurkezpena ikus dezakegu. Plan honen barruan, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektorearen garapen lehiakorra gidatzeko proposamena jasota dago.
Gidoi Faktoria – El espacio del guión proiektu berritzailea ere aurkezten da, eta, gidoilarien prestakuntzaren arloan, Euskadi erreferente bihurtu nahi du. Ikastaroa 20 lagunentzat izango da gehienez; beraz, irailera arte aurretiaz izena ematen dutenen artean aukeraketa egingo da.
Zenbaki honetan EikenBANKeko bigarren edizioaren irabazleak ezagutzeko aukera daukagu. Lana bilatzeari buruzko autolaguntza-saio bat aukeratu dute, EikenBANKen bitartez modu profesionalean produzitua izateko aurkeztu ziren 55 proiektuen artean. `Dokureality´ hau K 2000 enpresak eta Canal Bizkaia kateak produzituko dute, eta ETBk emitituko du.
Gainontzeko zenbakiak kontsultatu
Formatu PDF | Tamainu: 988162
EikenBERRI 9
2009ko lehenengo zenbakian, EIKENek sortutako "Krisiari aurre egiteko batzordea" aurkezten da. Ikus-entzunezkoaren enpresetan, atzeraldi ekonomiko honek enpleguan eta fakturazioan, epe labur eta ertainera, izan ditzakeen ondorioak aurreikusteko eta hauei aurre egiteko neurriak proposatzeko sortu da.
Baita ere, EikenBANKeko bigarren edizioaren aurkezpena aurkitzen dugu. Aurten irabazlearentzako sariak formazio beka bat gehitzen du. Proiektuak apirilaren 31 arte aurkeztu daitezke EikenBANKeko web orrialdearen bitartez (www.eikenbank.com).
Ezin dugu ahaztu, Basque Audiovisualen presentzia Canneseko MipTV azokan, aurten stand propioarekin, ezta, martxoaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian izandako AnimaBasque Business merkatuaren bigarren edizioa.
Gainontzeko zenbakiak kontsultatu
Formatu PDF | Tamainu: 1167091
EikenBERRI 8
2008ko azken zenbaki honetan, "TV Mugikortasunean: Teknologia, Sormena eta Negozioa" jardunaldiaren laburpen bat aurkituko dugu. Abenduaren 2an Donostian ospatutako jardunaldia, ikus-entzunezkoen industriako eta komunikazioko teknologietan adituak direnek sektore berri horrek aurrean dituen etorkizuneko erronken inguruko eztabaida egiteko aukera izan zuten, telebista mugikortasunean, hain zuzen ere.
Abenduaren 11an Bilbon, Eikenek antolatutako Ikus-entzunezko Klusterren arteko II. Eztabaida-bileran bildutako Espainiako Ikus-entzunezkoen Klusterrek hartutako konpromisoen informazioa ikusi dezakegu.
Gainontzeko zenbakiak kontsultatu
Formatu PDF | Tamainu: 803285
EikenBERRI 7
EikenBERRIren 7. zenbaki honetan Klusterrak urte bukera arte egingo dituen ekintzak aurkezten digu.
Laugarren urtez jarraian, EIKENek “Euskal Ikus-entzunezkoa sendotzea: kalitatearekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa” jardunaldia egingo du azaroaren 20an, Gasteizen, Kalitatearen Europako XIV. Astearen markoan, Euskalit (Kalitaterako Euskal Fundazioa) eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Abendu hasieran, Klusterren arteko Foroa ospatuko da Bilbon. Foro honetan Estatuko Ikus-entzunezko Klusterren arduradunak bilduko dira.
Formatu PDF | Tamainu: 943862
EikenBERRI 6
2008ko Uztaileko zenbaki honetan EikenBANK proiektuaren irabazlea ezagutzera emateaz gain, irakurri dezakegu nola Eikenek hausnarketa estrategirako prozesua hasi duen, hurrengo urteetan Berrikuntza Agenda finkatzeko eta Eikenen kudeaketan laguntzeko.
Ekainaren 25ean ospatutako Bazkideen Batzar Nagusian Zuzendaritza Batzordea berriztu zen. Juan Mari Gurrutxaga, Mixerreko Zuzendaria, bere gain hartu du elkarteko lehendakaritza Ricardo Gonzalezen ordez.
Formatu PDF | Tamainu: 897404
EikenBERRI 5
Eikenek argitaratzen duen aldizkariaren 5. zenbakia. 5. zenbaki honetan SPRIk, bere Koaderno Sektorialen sailean, argitaratuako Ikus-entzunezkoaren Sektoreko Txostenaren aurkezpena aurki dezakegu. EikenBANK proeiktua martxan dagoela ikus dezakegu ere bai zenbaki honetan eta apirilak 30 arte epea zabalik dago webgunean proiektuak aurkezteko (www.eikenbank.com)
Formatu PDF | Tamainu: 385438
EikenBERRI 4
Eikenek argitaratzen duen aldizkariaren 4. zenbakia. 2007. urteko azken zenbaki honetan, Kalitatearen XIII. Aste Europarraren barruan Eikenek antolatutako "Euskal Ikus-entzunezkoa: Berrikuntza eta Konpromisoa" jardunaldiaren laburpen bat aurki dezakegu. Jardunaldia Kultura Sailburua den Miren Azkaratek ireki zuen. Apirilaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian izango den AnimaBasque-Business Animazioaren Nazioarteko Merkatuaren aurrerapen bat ikus dezakegu.
Formatu PDF | Tamainu:
EikenBERRI 3
Eikenek argitaratzen duen aldizkariaren 3. zenbakia Zenbaki honetan Basque Audiovisual marka aurkezten da. 2007ko Mipcom edizioan Euskal ikus-entzunezkoaren enpresak 2007ko Mipcom edizioan izango dira marka bateratuarekin. Eikeneko kidea den Orio Produkzioak ekoiztutako 'Mihiluze' programa Antartida ekoiztetxe katalanari saldu dio. Programa TV3 kateak emango du 'Bocamoll' izenarekin.
Formatu PDF | Tamainu:
EikenBERRI 2
Eikenek argitaratzen duen aldizkariaren 2. zenbakia. 2007ko uztaileko zenbakiak Eikenen ekaineko Kideen Batzar Orokorrean aurkeztutako 2006ko balantzearen berri eta Eiken Espainiako Ikus-entzunezkoen Klusterren II Foroaren antolatzailea dela jasotzen du.
Formatu PDF | Tamainu: 732040
EikenBERRI 1
Eikenek argitaratzen duen aldizkariaren 1go zenbakia. Lehenengo zenbaki honetan EikenLEX aurkezten da. Landwell-PricewaterhouseCoopers enpresarekin sinatutako lankidetza hitzarmen baten bitartez Eikenek aholkularitza juridikoa eskeintzen die bere kideei. 2007ko Jardura Plana aurkezten da ere bai, ekintza berritzaileak dituen 14 helburu estrategikoekin.
Formatu PDF | Tamainu: 341628