BADAKIZU?

Quentin Tarantinok Zabaltegi-Bitxiak saila abiaraziko du Inglourious Basterds-ekin

Quentin Tarantino zuzendari estatubatuarrak Zabaltegi-Bitxiak inauguratuko du, Canneseko Zinemaldian aurkeztutako Inglourious Basterds film berriarekin. Filmeko Christoph Waltzek Aktore Onenaren Saria irabazi zuen Cannesen, eta Donostian, 57. Zinemaldiaren lehen egunean, irailaren 18an, ostirala, emango dute.
Nazioarteko zinemaldi garrantzitsuetako film nabarmenak, Espainian estreinatu ez direnak, biltzen ditu Zabaltegi-Perlak sailak. Aurten Cannesen saritutako beste film batzuk ere emango dituzte, besteak beste, Un prophète, Jacques Audiard-ena, Epaimahaiaren Sari Handia jaso zuena; eta Kasi az Gorbehaye irani khabar nadareh (No One Knows About Persian Cats), bi aldiz Urrezko maskorra lortu duen Bahman Ghobadi zuzendariarena, film honekin Canneseko Un Certain Regard sailaren Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuena.


Canneseko Sail Ofizialean aurkeztutako denboraldi honetako film garrantzitsuetako batzuk ere proiektatuko dituzte Donostian, adibidez, Ang Leeren Taking Woodstock; Johnnie To zinema beltz garaikidearen maisu emankorraren Vengeance; Donostian bi aldiz parte hartu duen Bong Joon-ho korearraren Mother; eta Nobuhiro Suwaren eta Hippolyte Girardoten Yuki & Nina, oso kritika onak jaso dituena eta Canneseko Zuzendarien Hamabostaldian aurkeztu zutena.
Precious, Sundanceko Zinemaldiaren arrakasta handia, Epaimahaiaren Sari Berezia, Mo’Niguerentzako Emakumezko Aktore Onenaren Saria eta Ikusleen Saria eraman zuen filma ere Zabaltegi-Bitxiak sailean ikusgai izango da. Sundancen Push: Based on the Novel by Sapphire izenburuarekin eta Cannesen Precious gisa parte hartu zuen filma Lee Daniels-ek zuzendu du. Danielsek Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen bere lehen filmarekin, Shadowboxer (2005) izenekoa. Sundanceko World Cinema sailean Zuzendari Onenaren eta Gidoilari Onenaren sariak jaso zituen Five Minutes of Heaven filmak Irlandako terrorismoaren biktimen gaia jorratzen du, adiskidetzearen ikuspuntutik. Der Untergang (El hun! dimiento) filmaren zuzendari Olivier Hirschbiegel-ek sinatu du.

Informazio gehiago: www.sansebastianfestival.com

Itzuli >>